Elortza eskola Urduliz herrian kokaturik dago. Eskola publiko honek Haur Hezkuntzako 2. urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailararte hezkuntza eskaintzen du.Gure eskolan D ereduko 2 lerro daude. Eskolako ordutegia 09:00-12:30 eta 14:30-16:00 da.

DBH eta Batxilergoa egiteko Plentziako Uribe Kosta institutoa dagokigu.

Elortza eskolak azkenaldian matrikuletan gorakada izan du, herria handituz doalako. Hori dela eta, 2018-2019 ikasturtea eraikuntza berrian hasi dugu.

 

Gure helburuak eta lehentasunak hauek dira:

 

1. Gure ikasleriaren nortasunaren garapen integrala bultzatu, ikasten, arrazonatzen eta erabakiak hartzen lagunduz. Pertsonaren garapen integrala lortu bai hezkuntza emozionalean zein genero berdintasunean.

 

2. Umeen garapen emozionalaren garapena bultzatu: pertsona moduan hazteko, elkarren arteko hartueman baikorrak ezartzeko eta itxaropen altuak eta ikasketen motibazioan trebatu ahal izateko.

 

3. Gure eskolako ikasleriaren gehienezko gaitasunen garapena lortu, bere ikasketaren motibazio eta itxaropen handiak erraztuz. Ikasleriaren ikasteko nahia bultzatzeamodu gero eta autonomoagoan ikasteko. Ikasleriaren sormena eta ekiteko gogoaren garapena lortu.

 

4. Ikasleriaren osotasuna eta jakintzaren alor artekoa errespetatzen dituen metodologiak bultzatzea eta autonomia, gaitasunak... garatzen dituztenak eragitea. Ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izateko hezkuntza eranginkorra, esperimentala eta ludikoa sustatzea.

 

5. Euskararekiko lotura eta honen erabilera komunitate osoan sustatzea. Euskara komunikaziorako hizkuntza izango da eskolako talde guztien artean (jantokia, kirolak, eskolaz kanpoko ekintzak..). Euskal eskola, euskara izanik gure identitate zeinua eta zentruko komunikazio hizkuntza.